Guardia Zibilak Algortan egindako operatiboan istilurik ez dela sortu esan du Metro Bilbaok

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ots. 3a, 16:13

Gaur goizean Guardia Zibilak Algortako metro geltokian egin duen operatiboaren harira, Espainiako Gobernuak Bizkaian duen Ordezkaritzaordearekin eta Metro Bilbaorekin harremanetan jarri da UKBERRI, gertatzen ari zenaren inguruko zehaztasunak jakiteko. Biek ala biek Algortako geltokian gertatzen ari zenaz "lehenengo berria" UKBERRIk eman diela esan dute. Kasu bietan, prentsa arduradunek datuak bildu ostean jakinaraziko zituztela adierazi dute.

Horrela gertatu da Metro BIlbaoren kasuan. Garraio enpresak jakinarazi duenez 11:30ak aldera hasi eta 12:15ak aldera bukatu da Guardia Zibilak Algortako geltokiaren barruan jarritako kontrola. Dena den, "eurek egiten dute euren kabuz eta ez digute ezer esaten" argitu du metroak. Era berean, gaur goizean istilurik ez dela egon zehaztu dute: "ez da ezer gertatu".

Bestalde, Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzaordearekin berriro kontaktatzen saiatu bagara ere, ezinezkoa egin zaigu telefono operadorearen arazo teknikoengatik.

Gaiaren inguruko berriak:

Algortako bizilagunak kexu dira Guardia Zibilak Algortako metro geltokian dagoelako
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun