Euskal Herrian Euskarazek Itzubaltzetan taldea birsortzeko bilera egingo du gaur

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ots. 3a, 16:41

Itzubaltzetako Euskal Herrian Euskaraz gaur jarriko da martxan erakundeak gaur arratsaldean Itzubaltzeta gaztetxean burutuko duen batzarraren bidez. Bi urte igaro dira taldea ahuldu zenetik, ikasketak, lana eta egoitza aldaketengatik hainbat kidek taldea utzi zutenetik. EHEk jakinarazi duenez "Itzubaltzetan euskararen alde lan egiteko prest dagoena eta gaur 18:00etan" bertan egon ez daitekeena "gurekin jar dadila harremanetan". Horretarako itzubaltzetakoehe@euskalerria.org e-postara idatz dezake nahi duenak. Oraindik urteko plangintza garatu ez badute ere, EHEren ustez "seguraski toponimia, hizkuntz paisaia eta irakaskuntza izango dira ildo nagusienak, aurreko urteotan horiek jorratu baititugu".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun