Bestalde, igandean umeentzako inauteriak izango dira frontoian. 17:00etatik aurrera publiko honi zuzendutako pailazoak, animazioa... egongo dira. 18:15ean mozorroen desfilea hasiko da eta, ondoren, lehiaketaren sariak banatuko dira. Horretan parte hartzeko larunbata baino lehen eman behar da izena, Hall Kulturalean edo Turismo Bulegoan.
Inauteriak 2005 / Mozorro lehiaketarako arauak (pdf)
Bihar inauteriak ospatuko ditugu Sopelan. Zipiriñen eta Ander Deuna ikastolan jaia ostiral goizean izango den arren, herritik mozorroturik irteteko jarri dute arratsaldeaa. Gainera, aurten gaia komunean ezarri da herriko tabernen artean: Mexiko. Gaueko hamarretatik aurrera mariatxi talde bat tabernetatik pasatuko da jaia girotzeko eta herria Mexikoz jantziko da.