Sopelako Esaera Zaharren Txapelketarako izen ematea zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ots. 4a, 13:44

Sopelako AEKk hamabigarrenez egingo du Esaera Zaharren Txapelketa. Martxoaren 5ean jokatuko da, korrika kulturalaren barruan eta, dagoeneko, aukeratu dira egun horretarako 100 esaera zaharrak. Parte-hartzaileek otsailaren 25era bitartean dute izena emateko astia. Hamasei urtetik gorako edonork parte hartu dezake, taldeka (lau lagun gehienez) Sopelako AEKk antolatu duen XII. Esaera Zaharren lehiaketan. Argazkian, iazko txapelketa.

Izena ematen duten taldeei 100 esaeren zerrenda emango diete AEKkideek, parte-hartzaileek esaerok ikasteko. Gogoratu txapelketa egunean ezin izango dela zerrenda eskuan erabili.

Bertsoekin hasiera

Kanporaketetan taldeei bertsoak kantatuko zaizkie eta bertso bakoitzak esaera zehatz bati buruzko pistak emango ditu. Horretan arituko dira Algortako Bertsolari Eskolako (ALBE) kideak, goizeko kanporaketan eta Onintza Enbeita eta Xabier Silveira, arratsaldeko finalean.

Taldeak bertsoa zein esaerari dagokion pentsatu eta esaera zaharra esan beharko du hitzez hitz.

Izen ematea

Sopelako AEK - Nikola Euskaltegia
Enrike Urrutikoetxea 12. 48600 Sopelana (Bizkaia)
Tel.: 946 764 876
nikola@aeknet.net

Esaera Zaharrak

100 esaera zahar aukeratu dituzte Sopelako AEKkideek txapelketarako.

Hemen dituzu esaera zaharren zerrenda (doc) eta txapelketaren oinarriak (doc).
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun