Rodriguez-Escudero doktoreari azken agurra emango dio gaur EHUk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ots. 4a, 13:59

Euskal Herriko Unibertsitateak gaur 19:00etan agurtuko du azken aldiz Francisco Javier Rodríguez-Escudero doktorea Bilbon egingo den omenezko ekitaldian. Rodriguez-Escudero Medikuntza eta Odontologia fakultateko katedraduna eta Gurutzeta Ospitaleko Obstetrizia eta Ginekologia saileburua zen. Azken urteotan bularreko minbiziaren kontrako ikerkuntzan zebilen iragan den urtarrilaren 27an zendu zen arte. Omenezko ekitaldia Bizkaiko Medikuen Elkargoko aretoan (Lersundi 9) izango da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun