Salbatzaileen erreferenduma - Unai Garate / gidoigilea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ots. 4a, 17:29

Etxebizitzak bere lasterketa propioa egin du, eta gutxi batzuk jarrai dezakete berak jarritako erritmoa, latifundistek ez dute metro koadroa edonoren esku uzten. Emakume askok, bestalde, heriotzari muxu truk egin diote goizegi bisita, heriotza bera ere prest ez zegoela horrenbeste biktima bere altzoan jasotzeko. Eta muxu truk diot, heriotza bera bezain bakartia izan delako erasotuak izan diren emakume horien agurra, beldurrez eta garrasi egiteko aukera izan barik, gizonezkoen indarkeria munduari sinestarazteko beta eduki barik. Eta heriotzak horrenbeste injustizia ikusitakoan zera galdetu dio bere buruari:

Ez dute europar estatuek eraso horien aurrean talde anti-terrorista bat osatuko? Hainbeste gustatzen zaien itunik ez dute egingo terrorista horien aurka? Noizko erasotzaile horien aurkako 45 urtetako gartzela zigorra? (...) Baina soberan daude halako galderak antza. Eta epaituak izango dira laster Nuremberg-en Milosevick eta Pinochet –ondo merezita gainera–, artean, beste agintari batzuek (Sharon, Puttin...) beraien barruak lasaitu egiten dituzte eskura daukaten inpunitateaz gozatzeko, gero eta biktima gehiago terrorismoaren defentsan izen internazionalarekin pilatzeko. Ezin ahaztu gainera Emilio Butrageño Real Madrileko jokalari ohiak publizitate aproposa egiten diela telebistan, kasurako “europak zeinahi umeren bakea eta giza eskubideak bermatuko dituela” esanez, galde diezaiotela Groznin jaio eta hazitako neskatxa edo mutiko bati.

Ez dakit ezezkorregia jartzen ari naizen, baina azken galdera bat otutzen zait bukatzeko: aurki erreferendumera plazaratuko den Europar Konstituzioak, orain arte aipatu guztia aldatzeko asmoa izango ote du? Uste dut galdera erretoriko hauxe denon buruan dagoela, hala ere baietza gaineratuko du ezetza beste behin ere, eta pobreenek ordainduko dute berriz ere, urteak eta urteak eman ditugu horrela.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun