Presoen eskubideen alde Uribe Kostako dozenaka lagun atera ziren kalera atzo

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005eko otsailaren 4a

Amnistiaren aldeko mugimenduak Euskal Herrian deitutako borroka egunaren eta gaur presoek hasi duten "txapeo"ren laugarren txandaren harira, atzo 125 pertsona baino gehiago atera ziren kalera Uribe Kostan. UKBERRIk jakin duenez, atzo goizean 11 pertsona kontzentratu ziren Itzubaltzeta / Erromoko Romo-Artatza institutuaren aurrean. Herri berean, arratsaldean, 17 pertsona atera ziren manifestazioan. Gainera, "Gara" egunkariaren arabera, 50 pertsona batu ziren Algortan egindako protestaldian, 20 Leioan. Berangon 10 pertsona izan ziren goizean presoen alde egindako ekimenean eta 27 arratsaldean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun