Herriko tabernariak, Askatasuna, EHE, Itzubaltzeta gaztetxea, Erromo eta Pinuetako Jai Batzordea, Gazte Enbata konpartsa eta beste konpartsa eta kuadrilek antolatu duten egitaraua honakoa da:
- 13:00etatik 15:00etara: bertso-poteoa herrian zehar.
- 17:00etatik 19:00etara: umeentzako jolasak (pailazoak, magoak, herri kirolak, tailerrak eta jokuak).
- 19:00etan: txokolatada Ibaiondon. Mozorrotuta agertu beharko da.
- 19:00etatik 03:30etara: II. Mozorro Lehiaketa.
- 20:00etan: Mozorro-kalejira herrian zehar eta Itzubaltzetako jai eta herri kulturaren aldeko manifestuaren irakurketa.
II. Mozorro Lehiaketan bi sari izango dira: koadrilarena eta banaka edo binakakoa. Irabazten duen koadrilak 600 euro jasoko ditu, bigarren koadrilak 300 eta hirugarrenak 150. Banaka edo binakako sarian, lehenengoak 400 euro jasoko ditu, bigarrenak 200 eta hirugarrenak 100.
(Irudian, KLK kuadrila Itzubaltzetako / Erromoko jaietan)
Getxoko Udalak Algortan prestatutako egitarauatik aparte, herri giroko Inauteri parte-hartzaileak prestatu dituzte Itzubaltzeta / Erromoko hainbat taberna eta kolektibok. Hasieran bi egitarau paraleloak prestatu bazituzten ere, herriko 29 tabernak eta bost kolektibok bat egin dute egitarau amankomuna eskaintzeko. Salatu dutenez, hasieran