Euskal Herriko Gazteriaren I. Biltzarra deitu dute azaroaren 26rako

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ira. 28a, 22:21
Euskal Herriko Gazteriaren Kontseilua eratzeko urratsak emanez, Gazte Bilguneak datorren azaroaren 26rako gazteen nazio biltzarra deitu du, bertan gazteriaren egoera, kezkak eta erronkak eztabaidatzeko eta bideratzeko. Biltzarra baino lehen Gazte Bilguneak Euskal Herriko gazteen diagnosia osatzen jardungo du eta berau egiteko Euskal Herriko gazte guztiei beren ekarpenak egiteko deia luzatu die. Diagnosian hamalau puntu jorratzen dira, tartean azterketa soziopolitikoa, emakumeen aurkako indarkeria, ekonomia, hizkuntza, enplegua, etxebizitza, kultura... Diagnostikoak www.gaztebilgunea.org webgunean eskuragarri daude eta ekarpenak gaztebilgunea@gaztebilgunea.org posta elektronikora bidal daitezke. Kontseilua, biltzarra, diagnosia eta bertatik atera nahi duten Euskal Gazteriaren Eskubideen Kartaren inguruko azalpen guztiak emateko eta guztietan parte hartzeko deia egiteko, herriz-herriko aurkezpenak egingo dituzte. Uribe Kostan, Algortan eta Leioako campusean izango dira aurkezpenak. Argazkian, Gazte Bilguneko aurkezpena / Gaztesarea.
Gazte Bilgunean lan egiten dute, besteak beste, IA, EGI, Gazte Abertzaleak, Euskadiko gazte Kontseilua, Segi, Iratzarri, AB, LAB, Duina, Bagaz, Bilgune Feminista, Askagintzako gazte saila, Bizigay eta Urtxintxa Eskola. Era berean, Demoak, Xirika, Lurgorri eta Gaztesarea Gazte Bilgunearekin bestelako harremanak mantentzen dituzte.

Gaiaren inguruko berriak:

Gazte Bilgunea: gazteriaren lehen biltzarra antolatu du datorren azaroaren 26rako (Berria)

Gazte Kontseiluaren izaera definitzeko herriz herriko aurkezpen-eztabaidak egingo ditu Gazte Bilguneak (Gaztesarea)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun