Itxialdiarekin batera, gose greba ere egin du Aitor Boresek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ots. 4a, 22:48

Murtziako espetxean dauden euskal preso politikoek gose greba ere egin dute itxialdiaren hirugarren txandarekin batera. Besteak beste, bertan da Aitor Bores sopeloztarra. Izan ere, "itxialdiaren kontra presionatzeko" funtzionariek gosaririk gabe utzi zituzten euskal preso politikoak, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak oihu@ (2005 Ots 04) agerkari elektronikoan plazaratu duenez. Horren aurrean, gose grebari ekitea erabaki zuten presoek.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun