Ekin musika talde algortarrak lehen diskoa kaleratu du

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ots. 5a, 19:59

Algortako laukoteak kaleratu berri duen "Zenbat urte" izeneko CD luzean 10 kantu eta hainbat bideo aurkitu ditzakegu. Orain dela bost urte sortu zen taldea Algortan, geroztik dozenaka kontzertu eskaini ditu, maketa bat grabatu, baita "Esanak esan" diska bilduman kanta bat sartu ere. Metalaren eragin zuzena dute Ekinekoek eta Kop, Etsaiak edo Habeas Corpus bezalako taldeen eraginak nabari zaizkie euren musikan.

Igaz lehen diskoa grabatzeko lanetan hasi ziren buru belarri. Bertan hamar kantu aurki daitezke, Grabasonic estudioetan grabatuak 2004ko maiatzean Iban Corcueraren eskutik. Aipatzekoa da taldeak CDaren liburuxka eta azalean eginiko diseinua berau Unai Bergararen eskutik sortua dela.

Ekineko lagunek era berean hiru "bonus track" sartu dituzte. Hauek zuzenean grabaturiko hiru kantu dira eta nahiz eta kalitate handikoak ez izan, eskertu egiten dira.

Ekin taldea honako lagunek osatzen dute:

Urtzi: ahotsa
Pablo: kitarra eta koroak
Jon: kitarra eta koroak
Kepa: bateria
Borja: baxua

Taldearekin kontaktuan jartzeko:

653 738 676 (Pablo) edo ekinmusika@hotmail.com

(Informazioa eta irudia: Gaztesarea.net)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun