Astelehenean emango dute "Sentenciados sin juicio" dokumentala

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ots. 5a, 20:35

Arazo teknikoak zirela eta, urtarrilaren 27an Getxo Antzokian eskaini behar zuten "Sentenciados sin juicio" dokumentala toki berean astelehenean egongo dela ikusgai jakinarazi zuen atzo Elena Coria Euskara eta Gazteria zinegotziak. Izan ere, aipatu egunean eman behar zuten filmea; “San Salvador”, “Sing, Sing, Sing” eta “A different war” film laburrekin batera; Zinegoak '05 Gay-Lesbo-Trans Nazioarteko Zinema Jaialdiaren barruan udalerrian antolatutako emanaldian. Asteleheneko saioa 20:00etan izango da, sarrera dohainik.

Coriak gaineratu duenez, beste laburmetrai bat ere eskainiko da eta, ondoren, mahaingurua egongo da Txema Gonzalo aipatu zinemaldia antolatzen duen Hegoak elkarteko presidentearen parte hartzearekin.

Dokumental onenari saria

Eiseu Blay zuzendariaren “Sentenciados sin juicio” filmeak dokumental onenari saria jaso du aurtengo Zinegoak jaialdian. Arriskugarritasun eta Gizartearen Birgaikuntza Legeagatik, hirurogeita hamarreko hamarkadan, 50.000 pertsona inguru (homosexualak, alferrak, gaizkileak...) abokatua edukitzeko eskubide gabe, epaiketa gabe, delitu gabe, gelditu zirela azaleratzen da bertan. Auzipetuen zati txiki bat espetxe berezietara joan zen. Gehiengoak ohiko delitugilekin batera bete zuen bere zigorra. Hor irainduak izan ziren, zigortutak, batzuk egunero bere kideengandik bortxatutak.

Hau guztia polizia, epaile eta presondegiko funtzionarien arduragabetasunaren aurrean gertatzen zen. Honako hau kaltetu eta zigorkariei ahots eta aurpegi ematen dion dokumentala da, eta zorionez jadanik igarotako denbora baten ikerketa erakargarrirako aproposa da.

Gaiaren inguruko berriak:

Zinegoak 2005eko lau filme eskainiko dituzte Getxo Antzokian (2005 Urt 12)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun