Fito Ramirez Escuderoren pinturak ikusgai Erandion

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ots. 5a, 20:49

Martxoaren 19ra arte beste pintura erakusketa bat izango da ikusgai Altzagako udal azokan goizeko 11:30etik 13:30era eta, arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara. Oraingoan Fito Ramírez Escudero izango da bere azken lanak Erandion erakutsiko dituena. Guztira tamaina handiko 40 tenpera eta 24 olio-pintura erakutsiko ditu eta, horiekin batera, erakusketa honetarako egindako mural bat.

Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultateko lehenengo belaunaldikoa da Fito Ramírez Escudero. Pinturan doktore, Leioako campusean ari da pintura irakasle eta, horrez gain, bere tailerrean jarduten du lanean.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun