Bestaldetik, lehen informazio hori eske enpresa proiektu batekin zentrora jotzen duten pertsona hoiekin lehen urratsak ematea nahi da, Zarraoak zehaztu duenez, hala nola, lan merkatuaren egoeraren eta lan eta negozio aukera handienak dituzten esparruen berri emanez. Zentzu honetan, aurkeztuko diren egitasmoak aztertuko dira lehenbiziz, enpleguaren aldaketari buruzko orientabidea emango zaie, epe laburrera negozioaren jarraipena egingo da, behin abiatu eta gero, hori indartzeko ekintzaren bat egin beharko balitz, eta, azkenik, pertsona hauei bideratutako ikastaro eta trebakuntza zikloak diseinatuko ditu.
Langabezia tasa behera
Zerbitzuaren ardura duen enpresak 744 ordu zuzendu beharko ditu guztira 2005ean zehar, Behargintza zentroari, aipatu autoenplegurako orientabide, informazio eta aholkularitza jarduerak emateko. Etorkizunean, aldaketa izan eta beste lan eremu batzuetara egokitu liteke langabeziaren tasaren bilakaeraren eraginez, Bizkaian eta, orohar, Euskal Autonomi Erkidego osoan nabarmenki behera egin duelako, Europako bataz bestekoaren azpitik ere kokatu delarik, alkate getxotarrak azpimarratu duenez.