Euskal Herriko V. Kale Neurketa 2006an egingo da

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ots. 6a, 21:12

Euskal Herriko Kale Neurketa 1989an egin zen lehen aldiz, EKBren eskutik. Geroztik, lau urtean behin errepikatu da. Maiztasun hori jarraituz, aurten behar luke V. Kale Neurketak. Baina, neurketaren inguruko aditu-taldeak kale neurketaren urtea zentsu eta errolda urtearekin parekatzea erabaki du. Beraz, Euskal Herriko V. Kale Neurketa 2006an egingo da, aurreko neurketen urte sasoi berean, azaroan. Ikerketa honek euskararen erabilera zertan den ezagutzeko informazio garrantzitsua eskainiko digu. Hainbat datu izango ditugu eskuartean: neurraldi bakoitzeko bilakaera, lurralde edo eredu soziolinguistiko ezberdinen alderaketa, adinaren araberako datuak... Beraz, informazio hori guztia 2007ko udaberri inguruan izango dugu.

Harremanetarako: olatz@sortu.org
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun