Udan saharar umeak etxean hartzeko izen ematea zabalik dago Berangon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ots. 7a, 12:36

Udan euren etxeetan neska-mutil sahararren bat hartu nahi duten lagunek eskaera aurkezteko epea zabaldu du Berangoko Udalak. Martzoaren 10era bitartean, udal bulegoetan egin ahal izango dira aipatu izapideak, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 13:00etara; eta larunbatetan, 9:00etatik 12:00etara. "Oporrak bakean" egitasmoaren barruan dago ekimena.

Aipatu egitasmoaren bidez, gerraren erdian jaiotako eta, oraindik ere, gatazka armatuaren ondorioak pairatzen dituzten haur horien sufrimendua arindu nahi da. Baita neska-mutilei bizitzeko modu ezberdinak ezagutu ditzatela ere. "Beraien trebakuntzan ez ezik, saharar eta euskal herrien arteko elkarulertzea hobetzen ere lagunduko du", diote udal arduradunek.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun