Elkartasun kutsu nabaria izan dute aurten Berangoko inauteriek. Izan ere, udal agintarien deiari jarraituz, hainbat eta hainbat izan ziren larunbat arratsaldeko jaian euren diru apurrak Asiako hegoekialdeko itsasikarak kaltetuei ematera hurbildu zirenak. Ospakizuna amaitutakoan 680 euroko txekea jaso zuten Unicef-eko ordezkariek Miren Dobaran alkatearen eskutik.
Dobaranek azpimarratu zuenez, bi dira lortutako helburuak: alde batetik 680 euro biltzea, eta bestetik, "eurak bezalakoak diren beste ume batzuen sufritzen ari direnaren inguruan kontzientziatzea neska-mutil berangoztarrak".
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.