'Chicago' filmea egongo da ikusgai bihar Kultur Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ots. 7a, 14:42

Musikalen zikloaren barruan, Rob Marshall zuzendari estatubatuarraren "Chicago" filmea egongo da ikusgai bihar, 20:00etatik aurrera, Kultur Leioako auditoriumean. Aipatu beharra dago, 2003an filme onenari Oskarra eman ziotela, baita aktore-zerrendako emakumezko aktore onenarena bertan agertzen den Caterine Zeta-Jonesek ere. Besteak beste, bera da filmeko protagonista Renee Zellweger eta Richar Gere artistekin batera. Sarrera bi eurotan egongo da Leioako emanaldian.

Aipatu Oskar biek ez ezik, zuzendaritza artistiko, soinu, jantzi eta edizio onenari garaikurrak ere jaso zituen, orain bi urte, zazpi urtetik gorakoentzako filmak.

Sinopsia

Haizearen Hiriak abenturak eta aukerak ematen dituela dioen promesak txunditu egin du Roxie Hart, itxuraz xaloa den aktorea. Roxieren ametsa da, dantzaren eta abestien bitartez, bere bizitza apala atzean uztea, eta bere desiorik handiena Velma Kelly vaudevilleko artistaren urrezko pausoak jarraitzea da. Roxiek bere ametsa lortuko du, zenbait ekintza oker dela-eta artista eta hasiberria kartzelara doazenean, bakoitzari hilketa bat leporatuta.

Morton zaindari maltzurraren begiradapean, Roxie Billy Flynn abokatu ospetsuarekin elkartuko da, eta Roxieren kasuan onartuko du, soldata handi baten truke. Roxieren karrera goraka doa, bere aholkulariaren zoritxarrerako. Baina Kelly andereño azkarrak zenbait sorpresa emango dizkigu bigarren ekitaldian...
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun