Bi orduko atzerapenarekin hasi da Haika eta Segiko kideen kontrako epaiketa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ots. 7a, 14:46

Aiboa Casares eta beste 38 gazteren kontrako epaiketa goizeko 12:30ean hasi da, Jarrai, Haika eta Segiko 42 kideren aurkako 18/01 sumarioaren harira. Hasiera ordua 10:30ean jarrita zegoen baina Espainiako Poliziak espetxean zeuden bi gazte auzitegira eramateko agindua ez zeukan eta azken unera arte ez ditu gerturatu Espainiako Entzutegi Nazionalera. 111 urteko eskaera fiskala duen Asier Tapia ez da agertu epaitegian, beste bi gaztek egin duten bezala. Auziperatuek babes zabala jaso dute eta Euskal Herritik propio joandako herritarrek goizeko 9:30etatik aurrera kontzentrazio bat egin dute Entzutegiaren aurrean. Batasuna, Aralar, LAB, ELA eta Elkarriko hainbat kidek ere sostengua eman diete eta Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak begiraleak bidali ditu epaiketara.

Gaiaren inguruko berriak:

Bederatzi dira 18/98 eta ondoko sumarioetan epaituko dituztenak Uribe Kostan (2005 Ots 04)

Haika eta Segiko auziperatuek biderkatu dute Uribe Kostan duten sostengua (2005 Ots 04)

Jarrai-Haika-Segi sumarioari buruzko "hainbat irregulartasun" on-line (2005 Ots 03)

Astelehenean hasiko da Casares eta Jarrai-Haika-Segiko beste 41 kideren kontrako epaiketa (2005 Ots 03)

Jarrai-Haika-Segi auzia mintzagai izango da etzi Algortan (2005 Ots 02)

Uribe Kostako hainbat bizilagunen babesa jaso dute Haika eta Segik (2005 Ots 02)

Gazte Abertzaleak taldeak bere elkartasuna adierazten die Haika eta Segiko kideei (2005 Ots 01)

Gazte auzipetuen aldeko atxikimendu biltzea egingo dute internet bidez (2005 Ots 01)

Casaresentzat 14 urteko eskaera egin dute "Segi-Haika" auzian (2005 Urt 04)

(Argazkia: Gaztesarea)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun