Herriko toponimiari buruzko azterlana egingo dute Erandion

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ots. 7a, 15:17

Euskararen erabilera normalizatzeko politikarekin jarraituz, herriko toponimia jasotzeko beka bat eman du Erandioko Udalak. Iratxe Lasa izan da beka irabazi duena eta 14 hilabete izango ditu lana osatzeko. Batetik, artxiboetako informazioa aztertuko du, hau da, Bizkaiko Lurralde Historikoko Artxiboa, Bizkaiko Foru Aldundikoa, Erandioko Udal Artxiboa eta Jabetza Erregistroa. Bestetik, herriko bizilagunen lekukotasunak bilduko ditu, enklabe, etxe, baserri, kale, bide, errepide, erreka, mendi, iturri, eliza, zubi eta beste hainbat leku izen jasotzeko. Izan ere, horrelako izen asko galdu egin dira denboraren joanean eta beste askok itxura aldaketa nabarmena jasan dute ahoz aho transmititzean.

Izen horiek berreskuratzeko ikerlana egin ondoren, gaur egun indarrean diren arauetara ekarriko ditu Euskaltzaindiak, aurrerantzean idazkera egokia erabiltzeko. Arauetara egokitu ondoren, normalizazio prozesuari ekingo zaio.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun