Ostiralerako atzeratu da Haika-Segi epaiketa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ots. 7a, 17:56

Aiboa Casares astrabuduarra eta beste 41 gazteren kontra gaur abiatutako 18/01 Jarrai-Haika-Segi sumarioaren epaiketa bertan behera utzi dute gaurkoz eta ostiralerako jarri dute hurrengo hitzordua, goizeko 10:00etan. Epaiketa gaur hasiko zela pasa den astean jakinarazi zuen Espainiako Entzutegi Nazionalak, eta lehenengo momentutik "presakazko prozedura bidez", besteak beste, defentsa prestatzeko eskubidea urratzen ari zela salatu zuten defentsako abokatuek. Gaur epaitegian agertu ez diren Asier Tapia eta Izaskun Lesakaren kontrako bilatze eta atzilotze agindua plazaratu du Alfonso Guevara epaileak.

Epaiketa bi ordu beranduago hasi da goizean, eta kasua eztabaidatzen hasi baino lehen "lege-hausteak egon direlako" hainbat errekusazio aurkeztu dute Iñigo Iruin, Arantza Zulueta eta Jone Goirizelaia defentsako abokatuek. Izan ere, abokatuek "bermerik gabeko epaiketa" baten aurrean gaudela salatu eta etorkizunean beste epaitegi batzuek zuzenketak egin beharko dituztela iragarri dute. Litekeena da ostiralean epaiketa berriro atzeratzea, helegiteak tramitatzeko behar den epea dela-eta.

Gaiaren inguruko berriak:

Bi orduko atzerapenarekin hasi da Haika eta Segiko kideen kontrako epaiketa

Bederatzi dira 18/98 eta ondoko sumarioetan epaituko dituztenak Uribe Kostan (2005 Ots 04)

Haika eta Segiko auziperatuek biderkatu dute Uribe Kostan duten sostengua (2005 Ots 04)

Jarrai-Haika-Segi sumarioari buruzko "hainbat irregulartasun" on-line (2005 Ots 03)

Astelehenean hasiko da Casares eta Jarrai-Haika-Segiko beste 41 kideren kontrako epaiketa (2005 Ots 03)

Jarrai-Haika-Segi auzia mintzagai izango da etzi Algortan (2005 Ots 02)

Uribe Kostako hainbat bizilagunen babesa jaso dute Haika eta Segik (2005 Ots 02)

Gazte Abertzaleak taldeak bere elkartasuna adierazten die Haika eta Segiko kideei (2005 Ots 01)

Gazte auzipetuen aldeko atxikimendu biltzea egingo dute internet bidez (2005 Ots 01)

Casaresentzat 14 urteko eskaera egin dute "Segi-Haika" auzian (2005 Urt 04)

(Argazkia: Gaztesarea)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun