Europako Konstituzioari buruzko hitzaldia izango da etzi Itzubaltzetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ots. 7a, 18:39

Euskal Herrian Europako Batasunaren Itun Konstituzionala dela eta antolatu duen "Gazteok Europear Konstituzioari ez!" leloko hitzaldi-sortaren barruan, Uribe Kostan hitzaldi bakarra eskainiko du Mairu ikastegi herritarrak. Aipatu hitzaldi-eztabaidan "Herriak eta Europa" gaia jorratuko dute Itzubaltzeta / Erromoko Itzubaltzeta gaztetxean, etzi, otsailak 9, 19:30ean. Mairu ikastegia Europar Konstituzioari Ez Giza Plataformako kidea da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun