18/01 epaiketaren aurkako mobilizazio astea antolatu du Itzubaltzetako Segik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005eko otsailaren 7a

Gaur goizean hasi den Jarrai, Haika eta Segi gazte erakundeen kontrako 18/01 sumarioko epaiketagatik bere protesta azaltzeko, mobilizazio astea antolatu du Itzubaltzetako Segik. Ekitaldiak gaur hasiko dira 20:00etan Itzubaltzeta gaztetxean burutuko den asanblada irekiarekin. Biharko, Areetako PSE-EEren egoitzaren aurrean 20:30ean kontzentratzeko deia egin du gazte erakunde ilegalizatuak. Era berean, etzidamu itxialdia egingo da, oraindik publiko egin ez duten lekuren batean. Azkenik, ostiralerako, otsailak 11, Uribe Kostako Segik Astrabuduako Josu Murueta plazan 20:00etan antolatutako eskualdeko manifestazioan parte hartzeko deitu dute. Argazkian 2005eko urtarrilaren 14an Astrabuduan egindako manifestazioa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun