Emakumeek egindako antzerkia sustatu ez ezik, aurten kalitatea mantendu eta talde kreazioak sustertzea ere izango da erronka. Izan ere, diru gutxiago daukate egitasmoa burutzeko. Erakundeek eman dezaketen diru-laguntzen zain, konpainiek beraiek eta Getxoko Antzerki Eskolak hartuko dituzte beregain gastuak.
Aurten, zortzi antzerki taldeen hartuko dute parte Emakueen Bideak zirkuitoan: Aztiak, Emakumeen Artean, Burbujas, Totum, Luna Llena, Ezgaitz, Bonbolinak eta Panico Escenico. Azken hau talde profesionala da eta aurten gonbidatu dute lehenengo aldiz.
Emanaldiak
Otsaileko antzezpenak 11an hasiko dira, ostiralean, Sestaon eta Basaurin. Totumek "Sera que no me quieres" antzezlana eskainiko du Sestaoko Musika Eskolan, iluntzeko zortzietatik aurrera. Eta Bonboliñakek "Que se mueran los feos" antzeztuko du Basauriko Kultur Etxean, 19:30etik aurrera.
Larunbata 12an, beste saio bat izango da Erandio Bekoa ikastetxean. Luna Llena taldeak "Comicas atribuladas buscan obra (con fines serios)" izenburuko lana eramango dute agertokira, 19:30etik aurrera. Saioetarako sarreren prezioa 1,80 eta 3 euro artekoa izango da.