TxaTxan elkartea Sopelako Kultur Etxeko hirugarren solairuan izango du egoitza. Izan ere, Udalarekin akordioa lortu dute, larunbat eta igandean, 17:00etatik 21:00etara, taldeak lokal horiek erabiltzeko. Elkarteko kide diren neska-mutilak baino ezin izango dira sartu bertara.
Martxoaren lehenengo asteburuan emango ditu hasierako pausuak TxaTxan elkarteak.
Herriko 10 eta 14 urte bitarteko umeei eta gazteei begira, TxaTxan aisialdirako elkartea sortu berri dute Sopelan. Hain zuzen ere, neska-mutilen gurasoak izango dira elkarteko bazkideak. Horretarako, Hall Kulturalean izena emateko orri bat jaso beharko dute (Nuriagatik galdetu, 18:00etatik 21:00etara). Orria ondo bete eta taldeko kuota ordaindu ostean, bueltan eraman beharko dute udaletxera, bankuaren ordainagiriarekin batera, otsailaren 14a baino lehen. Orduan egongo zaie bazkide karneta eta oparia jasoko dute. TxaTxanen aurkezpen jaia otsailaren 26rako aurrikusten da.