Aiboa Casares Astrabuduako Segiko kide presoa elkarrizketatu du UK aldizkariak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ots. 8a, 13:11

Orrialde bat eskaini dio eskualdeko UK aldizkariak Jarrai, Haika eta Segi gazte erakundeen kontrako 18/01 sumarioari. 18/98 sumarioko aparteko pieza horretako eskualdeko preso bakarrari, Aiboa Casaresi, alegia, elkarrizketa eginez heldu dio gaurkotasunari Boluntzarreta elkarteak argitaratutako aldizkariak. Elkarrizketa abenduan burutu zen, Casares Brievako espetxean zegoela, eta batez ere espetxeaz eta sakabanaketaz hitz egiten badu ere, argi uzten du bere kasua "Euskal Herriak bizi duen gatazka politikoaren ondorioa besterik ez dela eta hitzetatik ekintzetara pasatzeko garaia dela". Aiboak uribekostarrak animatzen bukatzen du elkarrizketa: "Ekin lanari eta Segi aurrera".

Aldizkaria oraindik ez baduzu jasotzen, Boluntzarreta elkartearengana jo baino ez duzu egin behar:

uk@aldizkaria.biz

Gaiaren inguruko berriak:

UK aldizkariaren 74. zenbakia etxeetan banatzen ari da (2005 Ots 07)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun