Hala ere, ez da hori izango egingo duten berriztatze lan bakarra. Egoitza guztietako berogailu aldaketa laster egongo da bukatua, udal arduradunek adierazi dutenez. Horretarako, 189.364 euro inbertitu dira. Horretaz gain, kanpoaldean, komunak eta aldagela berriak hartuko dituen eraikina egin nahi dute, 322.642 euroko aurrekontuarekin. Esleipen bidean dago azken egitasmo hori.
Altzaga ikastolako berrikuntza lanetarako 855.000 euro emanak ditu jada Erandioko Udalak. Hori bai, aipatu beharra dago Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak %60an diruz laguntzen dituela adierazitako egitasmoak.