Getxoko euskaldunek nahi dituzten ekintzak antolatzeko galdeketa egiten ari da Egizu!

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ots. 8a, 14:32

Getxoko Egizu! ekimenean dihardutenen eta bestelako Getxoko euskaldunen iritzia jasotzea da abian jarritako galdeketaren helburua. Jasotako emaitzak "antolatzen ditugun jardueretan eragina izango" dute iragarri dute Egizutik. Horrela, Egizuk "euskaldunontzat interesgarriak eta motibagarriak izan daitezkeen ekintzak" burutu ahal izango ditu.

Galdeketan, norberaren datuez aparte, Egizuri buruz jasotzen den informazioa, Egizuko jardueretan izandako parte-hartzea eta Berbalaguna proiektuaren ingurukoak erantzun behar dira. Galdeketa orria Egizuko bulegoan, Algortako Karitate kaleko Aldai kulturgunean, ematen dutenen artean nekazalturismo landetxe batean "gaua eta gosaria doan bi lagunentzat" zozkeatuko da sari gisa.

Egizu! ekimena Bizarra Lepoan euskara elkartea, Getxoko Euskara Zerbitzua eta Lauaxeta AEK, Jose Antonio Agirre eta Getxoko Udal euskaltegiek osatzen dute.

Argibidea:

Aldai kulturgunea. Karitate kalea 1, 10. bulegoa. 48991 Algorta.
605 739 916 / 944 914 357 (Rozio)
egizu@euskalerria.org
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun