Eskualdeko kontzentrazioa antolatu du ostiralerako 18/98+ ekimenak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ots. 8a, 19:26

18/98 eta ondoko sumarioetan auziperatutakoak babesten dituen plataformak datorren ostiralerako, otsailak 11, eskualdeko kontzentrazioa deitu du Getxoko udaletxe aurrean, Negurin. Hitzordua arratsaldeko 19:00etan jarri dute. Bere aldetik, Segi gazte erakunde ilegalizatuak Astrabuduan egun horretarako deitu zuen manifestazioa atzeratzea erabaki du, baina ez du jakinarazi noiz burutuko duen. Era berean, 18/98+ plataformak otsailaren 26rako nazio manifestazioa deitu du Bilbon, arratsaldeko 17:00, Entzutegi Nazionalean Jarrai-Haika-Segi auziaren epaiketa dela-eta.

Plataformak atzo Madrilen jakinarazi zuenaren arabera, "epaiketa hau Euskal Herriko gizarte osoaren aurkako epaiketa da eta erantzun egin behar dugu". 18/01 sumarioko auziperatua den Ibon Meñika ildo beretik abiatu zen atzoko epaiketa-saioaren ostean: "helburu politikoa duen fartsa ikaragarri baten aurrean gaude".

"Jarrai-Haika-Segi auzia ez da bakarrik 42 gazteren aurkako epaiketa bat. Euskal Herriko gizarte osoaren aurkako epaiketa da hau. Izan ere, eskubide kolektiboak dira hemen epaituko direnak; adierazpen askatasuna, besteak beste", esan zuen Julen Arzuaga 18/98+ plataformako kideak Espainiako Entzutegi Nazionaletik gertu emandako prentsaurrekoan.

Uribe Kostako auziperatuak

Uribe Kostan bederatzi dira 18/98, 18/01 eta ondoko sumarioetan auziperatuta dauden lagunak: Algortako Maite Amezaga (18/98), Paul Asensio (Ekin) eta Jose Luis Franco (Batasuna / Herriko Tabernak); Astrabuduako Aiboa Casares (18/01-Jarrai-Haika-Segi); Berangoko Jagoba Terrones (Amnistiaren Aldeko Batzordeak); Erandioko Xabier Oleaga (Euskaldunon Egunkaria); Leioako EHUko campuseko Kazetaritza Fakultateko irakasle kaleratua den Jexuxmari Zalakain (Egin); Getxoko Mitxel Sarasketa (Amnistiaren Aldeko Mugimendua) eta Urdulizko Izaskun Barbarias (Batasuna / Herriko Tabernak).

Gaiaren inguruko berriak:

Aiboa Casares Astrabuduako Segiko kide presoa elkarrizketatu du UK aldizkariak

Ostiralerako atzeratu da Haika-Segi epaiketa (2005 Ots 07)

Bi orduko atzerapenarekin hasi da Haika eta Segiko kideen kontrako epaiketa (2005 Ots 07)

Bederatzi dira 18/98 eta ondoko sumarioetan epaituko dituztenak Uribe Kostan (2005 Ots 04)

Haika eta Segiko auziperatuek biderkatu dute Uribe Kostan duten sostengua (2005 Ots 04)

Jarrai-Haika-Segi sumarioari buruzko "hainbat irregulartasun" on-line (2005 Ots 03)

Astelehenean hasiko da Casares eta Jarrai-Haika-Segiko beste 41 kideren kontrako epaiketa (2005 Ots 03)

Jarrai-Haika-Segi auzia mintzagai izango da etzi Algortan (2005 Ots 02)

Uribe Kostako hainbat bizilagunen babesa jaso dute Haika eta Segik (2005 Ots 02)

Gazte Abertzaleak taldeak bere elkartasuna adierazten die Haika eta Segiko kideei (2005 Ots 01)

Gazte auzipetuen aldeko atxikimendu biltzea egingo dute internet bidez (2005 Ots 01)

Erasoei hortzak erakutsi! (2005 Urt 15)

Haika-Segi sumarioaren aurka ehundaka gazte manifestatu dira Astrabuduan (2005 Urt 14)

Institutuko zuzendaritzak geldialdia egiteko eskubidea urratu du (2005 Urt 14)

"Gazte eta errebelde jarraitzeko" deia egin dute Leioako campusean (2005 Urt 13)

Segik eskualdeko manifestazioa deitu du ostiralerako (2005 Urt 11)

Casaresentzat 14 urteko eskaera egin dute "Segi-Haika" auzian (2005 Urt 04)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun