Iberre instituturako sarbidea norabide bakarrekoa izango da. Baita Gatzarriñe kalea ere, Iberre amaieratik Larrabasterrako metro geltokira arteko tartean. Aparkatzeko tokiari dagokionez, Iberren, albo batean baino ezin izango da kotxea utzi tarte batzuetan; beste hainbatetan, berriz, baterian aparkatu beharko da. Zamalanetarako guneak ere jarriko dira.
Aldaketak zehatz-mehatz
1. Aldaketa Iberre kalean, 9 eta 9A zenbakien artean, gorantza zirkulazio norabide bakarra egokituz. Tarte horretarako sarbidean oinezkoen pasabidea jarri eta, 9A zenbakia bitartean, eskuinaldean aparkatzeko seinaleztatuko da.
2. Aldaketa Iberre kalean, 9A eta 11A zenbakien artean, 7A zenbakiraino zirkulazio norabide bikoitza egokituz.
3. Aldaketa Iberre kalean, 11A zenbakia eta Iberrotarekiko gurutzabidearen artean, horraino zirkulazio norabide bakarra egokituz. 11A zenbakiaren parean (garajearen irteeran) aparkatzea eragotziko da mugarria jarriz. Ezkerraldean pasabidea egingo da autoak garajetik irtetea errazteko eta, eskuinaldean, errenkadan aparkatu beharko da.
4. Aldaketa Iberrota kalean, Iberre institutua eta Gatzarriñerekiko gurutzabidearen artean, horrainorako bidean zirkulazio norabide bakarra egokituz. Kale osoan zehar, ezkerraldean baino ezin izango da autoa aparkatu edota une batez gelditu.
5. Aldaketa Iberre kalean, 6 eta 10 zenbakien artean, gorantza zirkulazio norabide bikoitza egokituz. Tarte horretako bi aldeetan egongo da debekatuta aparkatzea.
6. Aldaketa Iberre kalean, 8 zenbakia eta Iberrotarekiko gurutzabidearen artean, horrainorako bidean zirkulazio norabide bakarra egokituz. Tarte horretan, ezin izango da autoa aparkatu edota une batez gelditu ezkerraldean. Eskuinaldean, berriz, baterian utzi beharko da kotxea.
7. Aldaketa Iberre kalean, 10 zenbakia eta Iberrotarekiko gurutzabidearen artean (institutuko aurrealdea), horrainorako bidean zirkulazio norabide bakarra egokituz.
8. Aldaketa Iberre kalean, 7A eta 3 zenbakien artean, Iberrotarekiko gurutzabiderainorako bidean zirkulazio norabide bakarra egokituz. Tarte horretan, ezin izango da autoa aparkatu edota une batez gelditu ezkerraldean. Eskuinaldean, utzi beharko da kotxea.
9. Abiadura gutxitzeko xaflak jarriko dira Iberretik (zubia) Gatzarriñerako bidean.
10. Aldaketa Gatzarriñe kalean, 1 zenbakia eta Iberrerekiko gurutzabidearen artean, beherantza zirkulazio norabide bakarra egokituz. Tarte horretan, baterian aparkatu beharko da ezkerraldean eta errenkadan 7 eta 5 zenbakien artean.
11. Gatzarriñe eta Arabeta kaleen arteko gurutzabidean mugarriak jarriko dira, azken honen zabalera txikiago egiten den tokian.