Emakumeentzako poesia, pintura eta kontaketa laburren lehiaketak antolatu ditu Sopelako Itzartuk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ots. 8a, 22:27

Dagoeneko izena emateko aukera dago Sopelako Itzartu emakumeen elkarteak antolatu berri dituen lehiaketetan. Besteak beste, pintura sariketa egingo dute udalerriko 18 urtetik gorako emakumeei zuzenduta. Lanak, olioak edo urmargoak, martxoaren 8an eta 9an entregatu beharko dira udaletxeko hallean, 12:00etatik 13:00etara, goizez, eta 18:00etatik 20:00etara, arratsaldez. Lehenengo saria 300 eurokoa da. Argazkian, Itzartu elkarteko kideak Sopelako jaietan.

Poesia lehiaketari dagokionez, Uribe Kostako zein Bilboko emakumeek parte har dezakete. Olerkiek gutxienez lau lerro eta gehienez 50 izan beharko dute, errima eta metrika aukerakoa izango delarik. Azkenik, hiru eta hamar orrialde artekoak izan beharko dira kontaketa laburrak, A4 tamainako paperean tarte bikoitzean mekanografiatuak.

Bi literatur lehiaketetarako otsailaren 17a izango da lanak aurkezteko azken eguna, Landa Doktorea kaleko egoitzan. Informazio gehiagorako: 94 676 55 95 (Itzartu)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun