Segik protestaldiak burutu zituen atzo PSE-EEren egoitzen aurrean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ots. 9a, 11:48
Jarrai-Haika-Segi auzia dela eta, PSE-EEren egoitzen aurrean "Faxistak! Euskal Herrian zuek zarete ilegalak" lelopeko kontzentrazioak izan ziren atzo iluntzean. Alderdi sozialista 18/01 sumarioaren arduraduntzat jotzen du Segik "bera delako PPk abiarazitako auzia gauzatzen ari dena". Itzubaltzeta / Erromon 26 pertsona batu ziren (argazkian) eta Leioan 22.
Segik mobilizazio horiekin PSOEri PPk abiarazitako auzibidea jarraitzea egotzi nahi izan dio, ahaztu ez badu ere Frantziako Estatua ematen ari zaion laguntza.

Gazte erakunde ilegalizatuak Gaztesareari jakinarazi dionez "GAL eta Estatu terrorismoa euskal disidentziaren aurka abiarazi zuen gisan, ostean Ajuria-Eneako hitzarmenarekin PNV lagun zutela ezker abertzalearen suntsiketarako dinamika errepresibo sendoa abian" jarri zuen PSOEk. Era berean, oraingo "zirku mediatiko-juridiko-politikoa" iraganeko estrategiaren "fruitua" dela baieztatu du Segik.

Egoera horren aurrean, Euskal Herrian euskal herritarrak ez baizik eta sozialistak direla ilegalak esan dio Segik Estatuko Alderdiari: "eurak dira inposaketa medio euskal herritar gisa bizitzeko eskubideak urratu eta zapaltzen dizkigutenak, eurak dira indarrez egungo Euskal Herriaren ukazioa" gaur egun "berean mantentzen dutenak".
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun