Espainiako Poliziak hamabi lagun atxilotu ditu eta bonba-auto bat lehertu da Madrilen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ots. 9a, 11:58

Espainiako Poliziak gutxinez hamabi lagun atxilotu ditu bart goizaldean: sei Bizkaian, (Lezaman, Barakaldon, Santurtzin eta Lekeition); Nafarroan lau, (Iruñean bi eta Altsasun beste bi); Gipuzkoan bat, Lazkaon eta beste bat Valentzian (Herrialde Katalanak). Polizia iturriek adierazi dutenez, "atxilotutakoek ETArekin lotura zuten". Bestalde, 9:30ean bonba-auto bat lehertu da Madrilgo Ifema erakustazokaren ondoan. Ifemako pabilioietan Arco Arte garaikideko nazioarteko azoka inauguratu behar zuten gaur arratsaldean. 08:55etan lagun batek Gara egunkarira deitu du ETAren izenean, 09:35etan bonba-auto bat lehertuko zela ohartaraziz. Lehen datuen arabera, leherketak ez du zauriturik eragin.

Gaiaren inguruko berriak:

Gutxienez hamabi lagun atxilotu ditu Espainiako Poliziak (Berria)

Bonba-auto bat lehertu da Madrilgo Ifema erakustazokatik gertu (Berria)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun