Veronica Gorritxo Zalbide Eskumaldeko arduradunaren arabera, Itun Konstituzionalak "sindikatua garen aldetik, langileen eskubideak hobetzeko eta aberastasuna banatzeko ez du oinarririk, eta abertzale gisa ere gure herriaren izaera ez da jasotzen" testuan. Hori dela eta, balorazio "ezkorra" egiten du testuaz. Itunean bertan azaltzen diren kontuez jendea informatzea da berarentzat garrantzitsuena, "baina ez da interesatzen gauzak argi eta garbi azaltzea". Bestela ezezko botoa "asko" handitu litzateke Gorritxoren ustez, "gehienak langileak baikara".
Astelehenean Erandion
Goizeko 9:30ean hasi dira ELAko kideak argibide mahaia atontzen eta lehenengo aldizkariak banatzen. 11:00ak pasata kotxe karabanan abiatu dira 12:00etarako Getxoko udaletexe aurrean kontzentrazioa burutzeko asmoa zuten. Astelehenean Erandion izango dira, antzeko egitarauarekin.
ELAren ustez Itunak ez ditu bermatzen oinarrizko eskubideak, ez du jasotzen autodeterminazio eskubidea, merkatua giza eskubideen gainetik jartzen du eta, gainera, ez du aurrerapusurik ematen langileen eskubideetan eta gizarte gaietan. Horregatik, ezin delako "okerra berretsi", ezezko botoa eskatu du ELAk datorren otsailaren 20an.