Bihar goizean batzarrari hasiera emateko ekitaldian parte hartuko dute:
- Miguel Angel Gutierrez, EHUko Ikerkuntzarako Errektoreordea.
- Tomas Epalza, Ingurumenaren Kalitatearen zuzendaria eta Eusko Jaurlaritzako Prestigeren krisialdirako Erakundeen arteko batzordekidea.
- Beatriz Morales, Institut Mediterrani d'Estudis Avançats-eko ikerlaria eta Espainiako Hezkuntza eta Zientzia Ministerioko Ustekabeko Itsas-Isurketen kontrako I+G Ekintzetarako Koordinazio Zientifikorako Batzordeko presidentea.
12etan hitzaldia izango da Robin Law Galeseko itsas-biologoaren eskutik. "Sea Empress-en fuel-olio isurketa eta ikasitako ikasgaiak" hitzaldiak Sea Empress itsasontziak 1996an isuritako 72.000 fuel-olio tonak ekarriko ditu gogora.
Bihar arratsaldean eta etzi, Azti, EHU eta Espainiako Ikerkuntza eta Elikadura eta Nekazaritza Teknologia Institutu Nazionaleko Ekotoxikologia taldeko ikerlariek Prestigeren isurketek Bizkaiko golkoko kostaldean izan duten eraginari buruzko lanen ematzak aurkeztuko dituzte.
Gaiaren inguruko berriak:
Prestigeren isurketaren eragin biologikoa Bizkaiko golkoan eta Galizian