Informazio agentziek jakinarazi dutenez, Pagoa Zulueta gazte leioztarra dago Espainiako Poliziak bart eta gaur atxilotutako 14 pertsonen artean. Identifikazioa Polizia iturrietatik hartutakoa da eta iturri berberen arabera, "atxilotutakoek ETArekin lotura zuten". Gaur eta atzo Frantziako eta Espainiako poliziek egindako 19 euskal herritarren atxiloketen aurrean protestatzeko eta atxilotuak "torturatuak izateko arriskuan" daudela publiko egiteko kontzentrazioa deitu du ezker abertzaleak. Hitzordua gaur bertan, iluntzeko 20:00etan, izango da Leioako Boulevard-en.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.