Aralarrek bere kezka azaldu nahi du atxilotuak jasaten egon daitezkeen tratuagatik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ots. 9a, 18:52

Aralarrek Guardia Zibilak gaur Altsasun Xabier Floresen etxebizitza miatzen zuen bitartean izan duen jarrera salatu nahi du. Guardia Zibilak bertaratu diren altsasuarren, tartean Asun Fernandez de Garaialde alkatea, aurka oldartzearekin mehatxu egin du.

Era berean, Aralarrek atxilotuen errugabetasun presuntzioa aldarrikatzen du eta komisaldegian jasaten ari daitezkeen tratuagatik ardura erakutsi nahi du. Aralarrek atxilotuei Amnesty Internationalek eskatzen duen protokoloa ezartzeko eskatzen du.

Aralarrek atixlotuek euren eskubideak defendatu ahal izatea espero du eta bizi duten egoeratik haien senitarteko eta gertukoen laguntzarekin ahalik eta ondoen ateratzea espero du.

Azkenik, Aralarrek Euskal Herrian bizi dugun egoera elkarrizketa politikoaren bitartez baino ez daitekeela lortu uste du.

Gaiaren inguruko berriak:

Pagoa Zulueta leioztarra atxilotu du Espainiako Poliziak

Gutxienez hamalau lagun atxilotu ditu Espainiako Poliziak (Berria)

Polizia pistola eskuan Erdi kaleko zenbait tabernetan sartu da (Uztarria.com)

14 lagun atxilotu ditu Espainiako Poliziak Euskal Herrian, Cadizen eta Valentzian (Gaztesarea)

Espainiako Poliziak hamabi lagun atxilotu ditu eta bonba-auto bat lehertu da Madrilen
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun