Berta Beunzaren erahilketa dela eta kontzentrazioa deitu du ostiralerako Algortako Bilgune Feministak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ots. 9a, 19:21

Berta Beunza 22 urteko emakumea eskopetaz erahil zuten atzo Iruñeko Donibane auzoko bere etxe atarian. Horren aurrean, emakumeen aurkako indarkeria salatzeko kontzentrazioak deitu dituzte hainbat emakume taldek. Algortan, herriko Bilgune Feministak "emakumeon aurkako indarkeriari aurre egin" lelopeko kontzentrazioa deitu du datorren ostiralerako. Hitzordua Telletxen, metro geltoki ondoan izango da 19:30ean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun