SMS eta e-posta mezuen bidez ere informatuko du Getxoko Udal Gazteria Zerbitzuak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ots. 9a, 20:35

Getxoko Udalaren Gazteria Zerbitzuak gazteei bideratutako informazioaren hedapena hobetzeko estrategiak sustatuko ditu aurten. Izan ere, sakeleko telefonoen eta posta elektronikoaren bitartez mezuak helarazteko ekimenak garatuko dira, beti ere horien erabiltzaileen baimenarekin. Gazteen informazio gune berriak irekiko dira ere, Hiritarren Arretarako Bulegoetan koka litezkeenak. Era berean, Gazteria Zerbitzuak gazte elkarteekin eta herriko ikastetxeekin lankidetzan arituko da kolektibo horri bideratutako informazioaren igorleak izan daitezen, gazteriari zuzendutako informazio politiketan jarduteko webgunea erabiliko da eta gazte informaziorako aldizkari bat argitaratzeko aukera aztertzen ari da, “Gazteak” hilabetekariaren osagarri izan litekeena, Gazte Bulegoak jakinarazi duenez.

Gazteria politikaren "epizentroa" Algortako Tangora Etxean kokatuta dagoen Gazte Bulegoa izango da. Horren harira, Gobernu Batzordeak EDE fundazio katolikoarekin lotuta dagoen Suspergintza elkarteari agindu dio aurten zerbitzua ematea bulego horretan, “gazteriaren udal politikaren funtsezko zutabe dela, Gazte Planarentzat esparru gakoa den informazioan diharduelako. Ezin da ahaztu zerbitzu hauek, gazteriari arlo guztietan: hezkuntza, enplegua, astialdia, elkartegintza, etxebizitza, osasuna, eta abarrean eskaintzen zaizkion aukerentzako behar beharrezko datu eta agiriak oinarrizkoak direla”, Imanol Landa Presidentziako zinegotziak aipatu duenez.

Zerbitzuaren zereginak

Aipatu Gazte Informaziorako Bulegoak garatzen dituen lanak dira, hala nola, gazteentzako interesa duen informazioaren bilaketa, tratamendua eta prestakuntza; informazio hori bide egokietatik hedatzea, gazteen harrera zuzena, hezkuntza, trebakuntza, enplegua, astialdia, etxebizitza eta drogomenpekotasunen arloei buruzko informazioan adituak diren zerbitzuetara orientatu eta bideratu; Udaleko Gazteria Arloarekin koordinatzea, sartzeko lehioa eta antolatutako ikastaro eta tailerretarako izenemoteak egiterakoan gazteentzat erreferentziazko zerbitzua izatea, eta Foru Aldundiaren Gazte Informaziorako Lurraldeko Zentroarekin bere lana koordinatzea.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun