"Gatazka konpontzeko, bere tropak Euskal Herritik ateratzeko" galdegin dio Zapaterori Askatasunak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ots. 9a, 21:24

"Iraken egin zuen bezala, bere tropak Euskal Herritik ateratzeko" galdegin dio Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteari Askatasunak, Espainiako Segurtasun Indarrak aipatuz. Hori egiten ez duen bitartean, euskal gatazka delakoa konpontzerik ez dela egongo adierazi du amnistiaren aldeko erakundeko bozeramaile batek, gaur goizean Bilbon egindako prentsaurrekoan. Adierazi duenez, "gatazkaren konponbidean abiatzeko ezinbesteko baldintza da".

Horretaz gain, igande honetan (otsailak 13) Bilboko Guggenheim Museoaren aurrean egingo den elkarretaratzean parte hartzera dei egin die herritar guztiei, "Espainiako kartzeletan torturatzen dela salatzeko asmoz". Ildo horretan, Juan Jose Ibarretxe EAEko lehendakariari ere egotzi dio egoera horien "erantzule" izatea. "Onartuko ez balitu, EAEn ez lirateke torturak egongo", gaineratu du. Azkenik, otsailaren 20an bozkatuko den Europako Itun Konstituzionalari gaitzespena adierazi dio, "gatazkaren konponbidean pausurik ematen ez duelako".

Gaiaren inguruko berriak:

Aralarrek bere kezka azaldu nahi du atxilotuak jasaten egon daitezkeen tratuagatik

Pagoa Zulueta leioztarra atxilotu du Espainiako Poliziak

Gutxienez hamalau lagun atxilotu ditu Espainiako Poliziak (Berria)

Polizia pistola eskuan Erdi kaleko zenbait tabernetan sartu da (Uztarria.com)

14 lagun atxilotu ditu Espainiako Poliziak Euskal Herrian, Cadizen eta Valentzian (Gaztesarea)

Espainiako Poliziak hamabi lagun atxilotu ditu eta bonba-auto bat lehertu da Madrilen
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun