Getxoztar guztientzat daude zabalik ikastaroak, edozein adinako kultur kezkak dituzten pertsonentzat zuzenduta, aurretiazko titulaziorik eskatu gabe, gaur Imanol Landa Presidentzia arloko zinegotziak prentsaurrekoan adierazi duenez. Hain zuzen ere, aisialdia eta hezkuntza uztartu nahi dute "unibertsitate ikasketa batek eskatzen duen zuzentasuna alde batera utzi gabe".
Lau ikastaro
Ikastaro berriak hurrengo hauek izango dira: Naturaleza y romanticismo: paisajistas franceses e ingleses en la primera mitad del siglo XIX; Miguel de Unamuno: pentsatzea, sentitzea, bizitzea; Análisis y resolución de conflictos: un enfoque aplicado eta Escritoras de posguerra, 1940-1970. Aisialditik ikasteko pentsatuta dagoen eskaintza zabala da Yolanda Lazarok azaldu duenez. Astelehenero eta asteartero emango dira 10 sesiotan, 15 ordu guztira bakoitzeko.
Oraingo honetan matrikularen prezioa, ikastaro bakoitzeko, 60 eurokoa da. Ordaindu ezin dutenek, agiria aurkeztuz, 25 euro ordainduko dute. Izena emateko orria beterik entregatu behar da, ordaindu egin den inprimakiarekin batera, Villamonteko Kultur Etxean, Villamonte kalean, A 8 baxua.
Emakumeak gehienbat
Joan den urtean 115 pertsonek hartu zuten parte ikastaro hauetan. Yolanda Lazarok azaldu duenez, 45 urtetik gorako emakumeak izan ziren gehienbat. "Gizonezkoak ere etortzea gustatuko litzaidake. Izan ere, gerturatzen diren gutxiak birritan ere etortzen dira", gaineratu du.