Boulevard-ean abiatutako martxan hainbat oihu entzun izan daitezke, batez ere Pagoa askaturenak, baina baita ere indar polizialen eta torturen kontra. PSE-EEko egoitzaren aurrean nabarmenak izan dira zuek faxistak zarete terroristak bezalako talante berriaren kontrako oihuak. Batzokipean igarotzean aldiz, hemen torturatzen da izan da lelorik entzunena.
Irakurritako komunikatua
Atxilotuak askatu!
Gaur goizean berriz ere, Estatu espainiarreko Polizia Nazionalak bere aurpegi gordinena erakutsi digu, 14 euskal herritar atxilotuz. Euren etxeetan sartu dira armak eskuetan, eta bortizki gure artetik eraman dituzte.
Gaur gure herrian hurbiletik bizi izan dugu, Leioako gazte bat, Pagoa Zulueta, atxilotuen artean aurkitzen delako. Polizia Espainiarrak bere etxeko atea bota du eta lege antiterroristapean eraman du.
Bost egunetan zehar indar errepresiboen eskuetan egongo dira inkomunikatuta; jakinda egoera horrek torturatua izateko arriskua dakarrela. Azkenaldi honetan gainera, PSOEren gobernuak argi erakutsi digu inpunitate osoz jipoitzen dituztela gure senide eta lagunak.
Ezker abertzaleak, Euskal Herriak bizi duen gatazka politikoaren konponbiderako proposamen berritua martxan jarri du. Hala ere, PSOE eta PPren erantzuna errepresio bortitza izaten jarraitzen du.
Gaur, euskal herritar hauek aske uztea eskatzen dugu eta PSOEren gobernuak jakin dezala, errepresioa ez dela gatazka politikoaren konponbiderako bidea.
Gora Euskal Herria askatuta!
Gaiaren inguruko berriak:
"Gatazka konpontzeko, bere tropak Euskal Herritik ateratzeko" galdegin dio Zapaterori Askatasunak
Aralarrek bere kezka azaldu nahi du atxilotuak jasaten egon daitezkeen tratuagatik
Pagoa Zulueta leioztarra atxilotu du Espainiako Poliziak
Gutxienez hamalau lagun atxilotu ditu Espainiako Poliziak (Berria)
Polizia pistola eskuan Erdi kaleko zenbait tabernetan sartu da (Uztarria.com)
14 lagun atxilotu ditu Espainiako Poliziak Euskal Herrian, Cadizen eta Valentzian (Gaztesarea)
Espainiako Poliziak hamabi lagun atxilotu ditu eta bonba-auto bat lehertu da Madrilen
Leioako eta inguruko herrietako 500 bat pertsona manifestazioan murgildu dira Leioan zehar, 25 urtetako Pagoa Zulueta eta beste atxilotuen askatasuna aldarrikatzen. Manifestazioa bukatu eta gero, irakurritako manifestuaren bidez, goizeko ordubatetan Espainiako Poliziak Zuluetaren etxeko atea bota duela, Zulueta, lege antiterrorista aplikatuta, hasieratik inkomunikatuta egon dela, eta torturatua izateko arriskuan dagoela jakin izan dute bertaratutakoek. Era berean, azken albisteen arabera, Madrilen da dagoeneko Pagoa Zulueta eta litekeena da ostiralean edo larunbatean epaileren aurretik igarotzea. Bitartean inkomunikatuta jarraitzen du, eta bitartean ere mobilizazioak izango dira Leioan. Bihar, osteguna, Boulevardean manifestazioa egingo dute 20:00etan. Ostiralean, Boulevardean bertatik aterako da manifestazioa, baina 20:30etan. 20:00etan 18/98+ ekimeneko kontzentrazioa izango da Leioako udaletxean.