Erandioztar bat atxilotu du Ertzaintzak, lapurtzen zebilelakoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ots. 10a, 13:01

Astearteko gaueko 9ak inguru, Ertzaintzak bi pertsona atxilotu zituen Deustuko Arangoiti auzoan, zubia eginda zeukan furgoneta batean eraikuntzako materialak kargatzen zeudela. Ertzaintzak zabaldutako informazioaren arabera, J.M.G.S. 33 urtetako erandioztarra eta S.D.D. 25 urtetako etxerik gabeko gazteak pladur, azulejoak, porlana eta hainbat erreminta lapurtzen saiatu izana aitortu zuten ertzain-etxean. Furgoneta haiena zen eta giltzak galdu zituztelako eginda zeukan zubia.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun