Udal zerbitzuak internet bidez eskaintzeko eskatu du Erandioko PPk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ots. 10a, 20:34

Herritarrentzako arreta osoko zerbitzua jartzea eskatu du gaur Javier Ruiz Erandioko PPko bozeramaileak, "leihatil bakarreko" sisteman oinarritua, udal zerbitzuak optimizatu eta horien digitalizazioa ahalbidetzeko asmoz. Hurrengo udalbatzan eztabaidatua izateko aurkertu duen mozioan aipatzen denez, "zerbitzuak hobetu eta gaurkotzeko asmoz, aldakuntza egitasmo sakonetan murgilduta dabiltza administrazio publikoak. Udalak ematen dituen zerbitzuen bitartez, herritarra asebetetzea izan beharko litzateke helburua".

Hori dela eta, tokian tokiko, internet bidezko eta bestelako arreta eman ahal izateko, Erandioko Udalean Herritarrentzako Arreta Osoko Zerbitzua jartzea eskatzen dute popularrek, "lehiatil bakarreko" sisteman oinarritua. Horrela, teknologia berriak erabili ahal izango lirateke udal erakundearen eta herritarren arteko harremanetarako. Ruizen hitzetan, "erandioztarren beharrizanei erantzuna emateko, beharrezkoak diren antolaketa eta bitartekoak jarri behar dira".

Arreta telematikoa

Erandioko PPko bozeramaileak aipatu duenez, "botere publikoen kudeaketa optimizatu eta gaurkotzeko berebiziko garrantzia hartzen ari dira teknologia berrien eta zehazki interneten erabilera". Sistema honek eskaintzen dituen abantailen artean, "denbora eta espazio mugak gainditu" egiten direla aipatu du Ruizek, "komunikazioa ahalbidetuz". "Modernizaziorako oinarrizkoa da. Kudeaketa denborak murriztu eta barne eta kanpo kontrol-lanak erraztu egiten ditu", azpimarratu du.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun