Otsailaren 17ra arte atzeratu dute, gaur, Espainiako Entzutegi Nazionalean, Orkatz Gallastegi Berangoko euskal preso politikoari egin behar zioten epaiketa. Izan ere, prozesuaren zati bat burutu dute, baina akusazioaren lekuko den ertzain bat eta, defentsaren aldetik, ADN frogak aurkeztu behar zituen aditua ez direnez agertu, datorren ostegunean jarraitzea erabaki dute. Horrela adierazi dio UKBERRIri Amnistiaren Aldeko Mugimenduko kide batek. Bitartean, 26 lagun eta senide elkartu dira iluntzeko zortzietan Berangoko Gudari enparantzan, Gallastegiren aurkako epaiketa "beste iruzur bat baino ez" dela salatu eta, bide batez, Jarrai-Haika-Segi sumarioa eta azkeneko atxiloketak gaitzesteko. Argazkian, gaur Berangon egindako elkarretaratzea.