Oraindik ez dago argi noiz deklaratu beharko duten atxilotuek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ots. 10a, 23:21

Nahiz eta Espainiako Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzak herenegun atxilotutako Pagoa Zulueta leioztarra eta gainontzeko 13 lagunak bihar hasiko direla deklaratzen adierazi, oraindik ez dago argi ostiralean, larunbatean edo igandean aurkeztu beharko diren Baltasar Garzon Espainiako Entzutegi Nazionaleko epailearen aurrean. Horrela adierazi dute, iluntzeko zortzietan Leioako Boulevardetik abiatu den manifestazioa bukatutakoan, Amnistiaren Aldeko Mugimenduko kideek. 200 bat lagun elkartu dira Uribe Kostako herrian, 25 urteko leioztarra eta beste atxilotuen askatasuna aldarrikatzeko. Horiek "torturatuak izateko arriskuan" daudela ere ohartarazi dute amistiaren aldeko mugimendukoek. Argazkian, atzo Leioan egindako manifestazioa.

Boulevard-ean abiatutako martxan hainbat oihu entzun dira, baita atzo entzun ez zirem "PNV Espainiaren morroi" eta "PSOE berdin GAL", besteak beste. Manifestazioa amaitutakoan bihar herrian egongo diren mobilizazioetan parte hartzera deitu dituzte bertan bildutakoak. Bihar 20:00etan, Jarrai-Haika-Segi sumarioaren aurkako kontzentrazioa izango da Leioako udaletxean 18/98+ ekimenak deituta. Eta 20:30etan Boulevardetik bertatik aterako da manifestazioa Pagoa Zuluetaren atxiloketa salatzeko.

Irakurritako komunikatua

Pagoa askatu!

Pagoa Zulueta, Leioako laguna, beste 13 euskal herritarrekin batera atzokoan atxilotu zuen polizia espainiarrak, eta lege antiterrorista deritzona aplikatuz inkomunikaturik jarraitzen dute guztiek.

Lege horrek Euskal Herrian aspaldidanik ikasia dugu, euskal herritarrak era bateko inpunitatez torturatzeko balio du eta beraz, sistematikoki aplikatzen zaio atxilotua den euskaldun orori.

Pagoa eta gainerako atxilotuen eskubideak errespeta ditzatela eta muntaia polizial hau bukatu eta atxilotuak aska ditzatela exijitzen dugu.

Gaiaren inguruko berriak:

Atxilotuak bihar hasiko dira deklaratzen Espainiako Gobernuaren iturrien arabera

Ehundaka pertsona atera dira kalera Pagoa Zuluetaren alde (2005 Ots 09)

"Gatazka konpontzeko, bere tropak Euskal Herritik ateratzeko" galdegin dio Zapaterori Askatasunak (2005 Ots 09)

Aralarrek bere kezka azaldu nahi du atxilotuak jasaten egon daitezkeen tratuagatik (2005 Ots 09)

Pagoa Zulueta leioztarra atxilotu du Espainiako Poliziak (2005 Ots 09)

Espainiako Poliziak hamabi lagun atxilotu ditu eta bonba-auto bat lehertu da Madrilen (2005 Ots 09)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun