Azpimarratzekoa da aurten antolatutako ekimenen edukinak zabaldu nahi izan dituela Sopelako Udalak eta, horregatik, oraingo honetan kultur eta hezkuntza ekitaldiak ere izango dira, sexualitate eta drogomenpekotasun mintegiak besteak beste, udal arduradunek adierazi dutenez.
"Sopelanako Gauak" egitasmoa hiru zati ezberdinetan egingo da aurten. Esan bezala, lehenengoa gaurtik martxoaren 18ra ospatuko da, bigarrena apirilaren 8tik ekainaren 17ra eta hirugarrena urritik abendura.
Gaur hasiko da "Sopelanako Gauak" egitasmoko lehendabiziko zatia, martxoaren 18ra arte luzatuko dena. Jarduerak 14 urte baino gehiagoko gazteei (edo aurten betetzen dituztenei) daude zuzenduta. Abadesoloko udal kiroldegian, 22:30etik 1:30era egingo diren ekintzetan parte hartu nahi duten guztiek izena eman behar dute udaletxeko Hall Kulturalean, bere txartela eskuratuz. Aurreko urteetan bezala, aurten ere aquafitness, henna tatuajeak, play station jokoak, gore estiloko makillajea, muskulazio aparatuetarako hastapena... egongo dira. Bestalde, jarduera berriak ere antolatuko dira, hala nola, magia tailerra, kristalezko pintura tailerra, Tahitiko dantzak, polta tailerra, sabeleko dantzak, xilografía... Ostiral bakoitzean zortzi jarduera ezberdin egongo dira.