Jarrai-Haika-Segi epaiketa hasi egin da

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ots. 11a, 16:29

Espainiako Entzutegi Nazionalean gaur berriz hasi behar zen Haika eta Segi erakunde ilegalizatuen 39 kideen kontrako epaiketa abiatzea erabaki du epaileak, defentsak egindako protestak haintzat hartu gabe. Eguerdiko hamabietan, bi orduko atzerapenez, ekin diote Aiboa Casares eta beste 38 gazteen kontrako epaiketari. Baina, defentsak aurkeztutako atzeratze mozioak baino ez dira eztabaidatu. Epaiketa aurreko kontuen artean, akusatuen aurkako froga eta txosten guztiak ez dituztela epaiketa lekura eraman agertu du defentsak, eta epaiketa behar bezala egiteko beharrezkoa dela haiek eskura izatea. Hain zuzen ere, dokumentazio hori guztia eskura izan arte epaiketa atzeratzeko galdegin du. Tribunalak defentsaren eskaera guztiak atzera bota ditu, eta epaiketa hasitzat eman du. Epaiketak 16:00etan jarraituko du.

Gaiaren inguruko berriak

Hasitzat eman dute epaiketa, defentsaren eskaerak aintzat hartu gabe (Berria)

Ertzaintzaren jarrerari "harroputza" deritzo ezker abertzaleak

Ertzaintzak Jarrai-Haika-Segi sumarioaren kontra Areetan egindako kanpaldia desalojatu du

Segik protestaldiak burutu zituen atzo PSE-EEren egoitzen aurrean (2005 Ots 09)

Eskualdeko kontzentrazioa antolatu du ostiralerako 18/98+ ekimenak (2005 Ots 08)

Aiboa Casares Astrabuduako Segiko kide presoa elkarrizketatu du UK aldizkariak (2005 Ots 08)

Ostiralerako atzeratu da Haika-Segi epaiketa (2005 Ots 07)

Bi orduko atzerapenarekin hasi da Haika eta Segiko kideen kontrako epaiketa (2005 Ots 07)

Bederatzi dira 18/98 eta ondoko sumarioetan epaituko dituztenak Uribe Kostan (2005 Ots 04)

Haika eta Segiko auziperatuek biderkatu dute Uribe Kostan duten sostengua (2005 Ots 04)

Jarrai-Haika-Segi sumarioari buruzko "hainbat irregulartasun" on-line (2005 Ots 03)

Astelehenean hasiko da Casares eta Jarrai-Haika-Segiko beste 41 kideren kontrako epaiketa (2005 Ots 03)

Jarrai-Haika-Segi auzia mintzagai izango da etzi Algortan (2005 Ots 02)

Uribe Kostako hainbat bizilagunen babesa jaso dute Haika eta Segik (2005 Ots 02)

Gazte Abertzaleak taldeak bere elkartasuna adierazten die Haika eta Segiko kideei (2005 Ots 01)

Gazte auzipetuen aldeko atxikimendu biltzea egingo dute internet bidez (2005 Ots 01)

Erasoei hortzak erakutsi! (2005 Urt 15)

Haika-Segi sumarioaren aurka ehundaka gazte manifestatu dira Astrabuduan (2005 Urt 14)

Institutuko zuzendaritzak geldialdia egiteko eskubidea urratu du (2005 Urt 14)

"Gazte eta errebelde jarraitzeko" deia egin dute Leioako campusean (2005 Urt 13)

Segik eskualdeko manifestazioa deitu du ostiralerako (2005 Urt 11)

Casaresentzat 14 urteko eskaera egin dute "Segi-Haika" auzian (2005 Urt 04)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun