Ertzaintzaren jarrerari "harroputza" deritzo ezker abertzaleak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005ko ots. 11a, 15:13

Xake plazara hurreratutako ertzainen jarrera ez ezik, Iñaki Zarraoarena ere salatu du Itzubaltzeta / Erromo eta Areetako ezker abertzaleak. Batasunak, Askatasunak, Segik eta Getxo Biziak UKBERRIri jakinarazi diotenez, "harroputz moduan" joan zaizkie gazteei polizia agenteak. "Kanpatuta zegoenetako bati alde egiteko esan diote. Ertzain baten hitzetan, 'gomazko pilotaren bat' ihes egin zezakeela eta" bezalako "mehatxuak" gaitzetsi dituzte. Hala ere, "eraso guztien gainetik, makrosumarioa salatzen gogor eta tinko" jarraituko dutela adierazi dute erakundeek. "Borroka molde honekin jarraituko dugu, gureari helduz", adierazi dute. Izan ere, "makrosumarioa astakeriatzat, demokraziaren aurkakotzat eta faxistatzat" jotzen dute. (Irudian, ertzain bat plazan jarritako ikurrina bat kentzen).

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun