Hamalau atxilotuetatik zortzik deklaratuko dute gaur Garzonen aurrean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2005eko otsailaren 11

Espainiako Entzutegi Nazionaleko iturriek adierazitakoaren arabera, asteazkenean atxilotutako 14 pertsonetatik 8k deklaratuko dute gaur Baltasar Garzonen aurrean. Iturri berberen arabera, atxilotutako batzuk Madrilgo epaitegira eraman dituzte arratsaldean eta gauean epailearen aurrean deklaratzeko. Beste seiak bihar deklaratuko lukete. Iturriek ez dute zehaztu zeintzuk diren gaur deklaratuko duten atxilotuek. Irudian, asteazkenean Leioan egindako manifestazioa.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun